XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ekonomia eta politikari begiratuz hiru ataletan banatu ohi dira munduko estatuak: estatu kapitalistak, estatu sozialistak eta hirugarren mundua.

- Entzun al duzue inoiz zerbait arazo honetaz?.

Denon artean, eta irakaslearen laguntzarekin behar izanez gero, banatuko al zenituzkete taulan agertzen diren estatuak hiru talde horietan?.

- Entzun al duzue inoiz bloke hitza?.

Ba al dakizue zer diren bi blokeak?.

Eta zer den OTANa?.

Eta Varsoviako Paktoa?.

Ekonomiari begiratuz eta horretan garrantzi handia izango du estatu horretako industria aurreraturik dagoen ala ez erraldoiak ez dira nahitanahiez hedadura edo populazio handikoak.

Aurreko taula arretaz begiratzen baduzue, jakingo duzue zein diren erraldoi ekonomikoak.

- Zuen ustez zeintzu dira, ekonomikoki, estatu erraldoiak?.

- Entzun al duzue inoiz zazpi handiak edo bederatzi handiak?.

Ba al dakizue zeintzu diren?.

Estatu kapitalisten barnekoak direla jakinez eta goiko taulan begiratuz, asmatuko al zenuteke zeintzu diren?.

S.E.S.B. (Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna) eta Txina dira bloke sozialista barruko erraldoiak.

Hala ere zerbait ikus daiteke biak alderatzerakoan: Non du garrantzia gehiago industriak, S.E.S.B.en ala Txinan?.

Zein izango da ekonomikoki aurreratuagoa?.

Bi handi horiek lehen aipatutako zazpi edo bederatzi handien artean sartuko ote dira? Zergatik ote?.

Bloke sozialistaren barruan dagoen beste estatu bat topatuko al zenuke alboko taula horretan?.

- Hirugarren mundua bezala ezagutzen den taldeko estaturik bilatuko al zenuke taula bertan?.

Hedadura handikoak ote dira?.

Eta populazio handikoak?.

Elkarrizketa, eta hortik sor daitekeen jakinmina edo eztabaida, luzatu egin daiteke....

Bide horretatik abiatuz mahainguru bat ere antola dezakezue, beste askotan egin ohi duzuen bezala.

Horrela erabakitzen baduzue oso garrantzitsua izango zaizue kasu honetan gaian jakituna den norbait gonbidatzea eta aurrez galderak prestatuak edukitzea.

Goazen orain ariketa bidez beste zenbait puntu aztertzera, 148. or.ko taula erabiliz oraindik ere.